Koko-jantziak prestatzen Barixakuak Jolasian

Koko-jantziak prestatzen Barixakuak Jolasian
2019/02/18 eta kitto!
Aurreko barixakuan, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Gurasoak Berbetan programaren barruan, mozorro-tailerrean jardun zuten ume eta gurasoek. Oso material gutxirekin eta oso modu errazean, lau mozorro egiteko aukera izan zuten: Peter Pan, sorgina, aztia eta elurreko panpina.

Barixakuak Jolasian ekimena hilean behin antolatzen du ...eta kitto!-k, Berbetan programan izena emanda duten gurasoentzat. Hurrengoa martxoan izango da, eta Korrikaren atarian egongo garenez, petoak eta buruan jartzeko zintak egingo dituzte.

Mozorro T2 editatutaMozorro T3 editatutaMozorro T4 editatua