Martxa betean hasi da Ongi Etorri Berbetan-era programa

Martxa betean hasi da Ongi Etorri Berbetan-era programa
2017/10/10 eta kitto!
Gogotsu ekin diote ikasturteari Ongi Etorri Berbetan-era  programakoek. Iaz jaio zen harrera eta elkarbizitzarako egitasmo hau eta izandako harrera ona ikusita aurrera egingo du aurten ere.

Eibarko auzoetan bizilagun taldeak sortzen dira, izan bertakoak izan etorkinak, eta giro ezin hobean elkartzen dira. Helburua euskarara eta euskal kulturara gerturatzea eta herriko jatorri ezberdinetako bizilagunak elkar ezagutzea da.

Edozeinek eman dezake izena, edozein momentutan eta parte hartzea doan da.

Izena emateko: 943200918 edo ongietorri@etakitto.eus (Miren)

Informazio gehiago:

http://etakitto.eus/zer-da-ongi-etorri-berbetanera-que-es-ongi-etorri-berbetanera