Munduko Janarien tailerrean Venezuelako arepak egin zituzten

Munduko Janarien tailerrean Venezuelako arepak egin zituzten
2019/11/28 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkartearen Berbetan eta Ongi Etorri programetako kideek Venezuelako arepak egin eta dastatzeko aukera izan zuten eguaztenean, Munduko Janarien tailerrean. Hamar bat lagun gerturatu ziren Portaleko sukaldera eta Amandaren gidaritzapean arepa goxoak prestatu zituzten. Arto-irin txuria, ura eta gatz apur batekin egin zituzten arepak eta barrualdea betetzeko tomate, kipula eta arrautzekin egindako nahaskia. Bapo afalduta joan ziren etxera. Hurrengo saioa urtarrilaren 21ean izango da eta Nepal aldeko jakiak prestatuko dituzte.

Arepak2MArepak3MArepak5MArepak6MArepak7M