Primerako Berbalagunen afari-merienda

Primerako Berbalagunen afari-merienda
2017/06/16 eta kitto!
Aparteko giroa sortu zen martitzenean ...eta kitto!ko hitzaldi gelan.

30 berbalagun baino gehiago batu ziren 2017/2018 ikasturteari gero arte  esan eta hilabetez landu duten  "Tribial Lehiaketako" emaitzak jaso eta  talde irabazlea zein izan den jakiteko irrikitan.

Aurtengo irabazlea Arrate, Juanan, Marimar, Enrike, Alberto, Mikel eta Virginiak osatutako taldea izan zen.

merendolia 2 ona Aurtengo Tribial Lehiaketako talde irabazlea

Miren Ansola eta Mari Tere Munduatek ere Esther Galarzak egindako oroigarria jaso zuten, Berbetan egitasmoan hainbat urtetako jarduna omentzeko.