11/13 sumarioko 47 auzipetuetako 45 ez dira espetxean sartuko, aldeen arteko akordioa lortuta

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
11/13 sumarioko 47 auzipetuetako 45 ez dira espetxean sartuko, aldeen arteko akordioa lortuta
ETA KITTO 2019, Ira 16

Hasi eta berehala amaitu da 11/13 sumarioko epaiketa gaur goizean Auzitegi Nazionalean. Auzipetuek banan-banan entzun dituzte egiten zaizkien akusazioak eta guztiek baietz erantzun dute. Fiskalak eskaera berria egin du: Arantza Zulueta eta Jon Enparantzari erakunde terroristako kide izatea egotzi die, eta beste 45 auzipetuei parte hartze aktiboa, tartean Ainhoa Baglietto eibartarrari. 47 auzipetuek akusazioak onartu dituzte eta alde guztiak akordiora iritsi dira. Horrela, 45 auzipeturi urte bat eta sei hilabeteko eta bi urtera arteko zigorra diete, inor espetxean sartuko ez delarik; eta Zuluetari hiru urte eta sei hilabetekoa eta Enparantzari bi urte eta zazpi hilabetekoa. Zulueta eta Enparantzak, aurrez behin-behinean egindakoagatik, bost hilabete egin beharko dituzte espetxean.

Akusatuak auzitegitik irten direnean Amaia Izko abokatu eta auzipetuak egin du berba. “Askotan salatu dugu epaiketa honetara baldintzatuta gatozela, Auzitegi Nazionala ez baita ohiko epaitegi bat, eta horrek ahalbidetu baitu gure aurkako zigor eskaerak izugarriak izatea. Horrek pentsarazi digu agian zigor horiek egia bilakatu zitezkeela, eta bultzatu gaitu akordioa onartzera, nahiz eta gure hasierako helburua denok aske irtetea izan. Erabaki kolektiboa izan da“.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »