155.000 euroko kostua izango du Eibarko San Andres elizako organoaren konponketak

0    Berriak, Eibar 
ETA KITTO
155.000 euroko kostua izango du Eibarko San Andres elizako organoaren konponketak
ETA KITTO 2021, Ots 16

Kostu totalaren %25 ordainduko du udalak eta elizak beste %25, gainontzeko %50a Aldundiaren esku geratuko da.

Eibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura sailak bat egin dute San Andres elizako parrokiako organoa konpontzeko. Organoa konpontzeko kostua 155.000 eurokoa. 2019ko erdialdean hiru alderdiekin egindako bileretan lortutako akordioen ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak konponketa horretan inbertituko dituen 75.000 euroak sartuko ditu 2021eko aurrekontuetan.

Aldunditik diotenez, “Gipuzkoako organoak lurraldearen funtsezko ondarea dira, eta haiekiko dugun konpromisoa Foru Aldunditik bultzatzen dugun urteroko zaharberritze planean jasota dago, eta San Andreseko organoak bere mendeurrena ospatzeko ahalmen osoa izatea nahi dugu, merezi duen bezala”.

Miguel de Los Toyos alkateak, bere aldetik, Udal Gobernu Sozialistaren taldeak organoa konpontzeko beharrezkoak diren baldintzak ziurtatzeko egindako ahalegina goraipatu nahi izan du: “Elizak berak adierazi zigun akordio irmorik gabe ez zuela zentzurik hori aurrekontuetan islatzeak. Orain, konponketa ekonomikoki ziurtatuta dagoenez, egiteko garaia da”.

Konponketa 2021ean egingo dute: “Organoaren mendeurrena baino lehen proiektu hau aurrera ateratzearen garrantzia adierazi ziguten, eta bete egingo dugu. Batzorde teknikoa txostena prestatzen ari da dagoeneko, lana organogile kualifikatuek egindako proposamenak oinarritzat hartuta esleitzeko” ondorioztatu du De los Toyosek.

2020ko urtarrilean …eta kittok! San Andres elizako organoaren zaharberritzearen inguruko artikulua irakurtzeko egin klik hemen. 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »