2.518 da sanjuanetako otarreko zenbaki irabazlea

2.518 da sanjuanetako otarreko zenbaki irabazlea
2021/06/14 eta kitto!
Gaur 12:30ean egin du ...eta kitto! Euskara Elkarteak sanjuanetako otarraren zozketa.
Zenbaki irabazleak 2.518 izan da eta ekainaren 22ra arteko epea izango du saria jasotzeko.
Agertuko ez balitz, ordezkoak, 2.374 zenbakidunak, ekainaren 29ra arteko epea izango luke eta hau ere agertuko ez balitz, 2.151 zenbakiari egotziko litzaioke saria. Azken honek uztailaren 6ra arte izango luke.
...eta kitto! Euskara Elkartearen izenean, mila esker boletoak erosi edota saria osatzen lagundu gaituzuenoi.