21 tabernak hartuko dute parte bihar hasiko den Gilda Lehiaketan

21 tabernak hartuko dute parte bihar hasiko den Gilda Lehiaketan
2020/03/10 eta kitto!
Guztira 21 tabernek eman dute izena bihar, etzi eta etzidamu ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egingo den Gilda Lehiaketan parte hartzeko: Aguiñaspi, Ametsa, Arkupe, Bacoleku (Ego Gain), Bacoleku (Urkizu), Baisi, Baratze, Birjiñape Berria, Boulevard, Chic, Dos de Mayo, Guridi, Ipur sagardotegia, Iturri, Jantaedan, O’Hara, O’Jays, Ongi Etorri, Skape, Suberoa eta Zelai Bide.

Euskeraz Primeran! egitasmoaren barruan antolatutako seigarren edizioa izango da aurtengoa eta oraingoan ere epai-mahaikideak sukaldaritzan adituak diren Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerza izango dira. Eurek aukeratzen duten irabazleari 150 euroko saria emango diote eta, horrekin batera, publikoaren saria ere banatuko dute antolatzaileek. Horretarako taberna bakoitzean botua emateko kutxa ipiniko dute eta, botua emateaz gain, bezeroek ere saria irabazteko aukera izango dute, parte hartzen duten guztien artean asteburuko egonaldia bi lagunentzat zozketatuko dute-eta.