27. Eibarko Kirol Sariak banatuko dira Coliseon Gabon Zahar eguerdian

27. Eibarko Kirol Sariak banatuko dira Coliseon Gabon Zahar eguerdian
2022/12/28 eta kitto!
Abenduaren 31n, zapatuan, ...eta kitto! astekariak antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien 27. edizioak hitzordua izango du Eibarko kirol munduarekin. Coliseon, eguerdiko 12:00etan hasiko den ekitaldian, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jasoko dute; aurten 30 banatuko dira guztira. Eibartarroi ekitaldira joateko gonbitea egiteaz gain, parte hartu duten kirol talde guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Zorionak irabazleei! Eta baita gure herriko kirol-taldeei ere, urte guztian egiten duten lanarengatik. Berritasun bezala, ekitaldira joaterik ez duzuenok ere streaming bidez jarraitu ahal izango duzue (www.etakitto.eus). Eta, badakizue, 2023an Eibar Kirolaren Europar Hiria izango dela, azaroan jaso zuen tituluari esker. Egin dezagun bat, beraz, Kirola eta Euskararekin.

Honakoak dira aurtengo sarituak:
– Sari Berezia (Pello Osoro)
– Euskera Saria (Amaia Ugarte)
– Atletismoa (Imanol Egidazu)
– Automobilismoa (Iñaki del Rey)
– Bolo-palma (Valentin Cabanzon)
– Errugbia (Jose Angel Vicuña)
– Eskubaloia (Jokin Aja)
– Futbola (Ander Romarate)
– Gimnasia Erritmikoa (Haizeder Arguiz)
– Golf (Eduardo Vicente)
– Herri Kirolak (Hodei Ezpeleta)
– Hiru Txirlo (Garikoitz Rodriguez)
– Igeriketa (Asier Gomez)
– Judoa (Oihana Gonzalez)
– Jugger (Xabier Sauri)
– Karatea (Jose Antonio Hoyos)
– Mendia (Mª Eugenia Miranda)
– Pilota (Felix Conde)
– Saskibaloia (Alberto Arizmendiarrieta)
– Squash (Alberto Ferreiro)
– Tiro Olinpikoa (Emilio Lamariano)
– Triatloia (Esther Pagei)
– Txakurkrosa (Unai Fernandez)
– Txirrindularitza (Jon Ibarluzea)
– Urpekoak (Asier Etxezarraga)
– Waterpoloa (Zuzendaritzako emakumeak)
– Wu-Shu (Aitor Perez)
– Sustapena (Jaz-Zubiaurre)
– 75 urte (Arrate Eibar Eskubaloia)
– 50 urte (Kalamua Judo Taldea)