39 milioi euroak gainditzen dituen Aurrekontu Orokorra onartu du Udalbatzak

39 milioi euroak gainditzen dituen Aurrekontu Orokorra onartu du Udalbatzak
2019/02/18 eta kitto!
Eibarko Udalbatzak behin behineko onespena eman dio 2019. jardunaldirako Aurrekontu Orokorrari gaur egindako bilkuran, PSE-EEko zinegotzien aldeko bozkekin. EH-Bilduko ordezkariek, berriz, kontrako botoa eman dute eta Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi abstenitu egin dira. Gaur onartu duten aurrekontuak 39 milioi euroak gainditzen ditu (39.007.467,54 euroko zenbatekoa dauka) eta behin Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta, ondorengo hamabost laneguneko epean erreklamaziorik egin ezean, behin betiko onartutzat emango dute. Alkatetzaren Txostena, Aurrekontuaren laburpena eta beste datu batzuk Udalaren webgunean eskuragarri ipini dituzte. Aurrekontuari buruzko informazio esanguratsuena eta alderdi guztietako ordezkariek gaurko interbentzioetan esandakoak aste honetako aldizkarian kaleratuko dugun erreportajean laburbilduko ditugu.

pleno 1