74-79 urtekoentzako web bidezko hitzordua ireki du Osakidetzak

74-79 urtekoentzako web bidezko hitzordua ireki du Osakidetzak
2021/04/20 eta kitto!
Web bidezko hitzordua txertoak dauden bitartean egongo da zabalik. Horiek amaitzean, aplikaziora sartzean mezu bat ageratuko da zitak agortu direla jakinaraziz.

SMS bat bidaliko zaie telefono mugikorrera 74-79 urte bitartekoiei esteka batekin, datu pertsonalak sartu eta hitzordua gorde dezaten. Hitzordua web bidez hartzeko zailtasunak izanez gero, osasun-zentrora dei daiteke eta 1 aukera hautatu, txertaketarena.

Behin txertoak amaitu direla jakinarazten dutenean,  itxaron egin behar da. Osakidetzak testu-mezu berri bat bidaliko du mugikorrera edo telefonoz deituko du dosi gehiago jaso eta txertaketari berriz ekiten dionean.