Afizionatuen pilota jaialdia gaur Astelenan

Afizionatuen pilota jaialdia gaur Astelenan
2017/03/31 eta kitto!
Arratsaldeko 19:15ean hasita, Katedralak hiru partiduko jaialdia hartuko du gaur, Eibarko Klub Deportiboko pilotariak protagonista direla. Udaberri Txapelketaren torneoko partiduak izango dira hirurak. Hasteko, Infantil mailako Errendimendu txapelketan, Caminak eta Azkargortak osatutako bikotea Debako Euskal Jolasekoari irabazten ahaleginduko da. Beste bi partiduak helduen mailako buruz-burukoak izango dira: Deporreko Gaztañagak Zegamako Tartaloetxeko Azurmendi izango du aurrez-aurre eta Narbaizak, bestalde, Oñatiko Aloña Mendiko Escalero.
Bestalde, pilota eskolako gaztetxoenek martitzenean goi-mailan jokatzen diharduten lau emakume pilotarirekin egoteko aukera izan zuten, eurekin entrenatzeaz gain. Eskuz zein palaz jokatzen duten Olatz Arrizabalaga, Ane Villanua, Miriam Arrillaga eta Ane Maiza izan ziren Astelenako hitzorduan, guztiendako oso interes handiko jardunaldian.