Agur San Kristobalgo jaiei

Agur San Kristobalgo jaiei
2016/07/11 eta kitto!
Barixakuko txupinazoarekin hasi eta domekara bitartean ederto ospatu dituzte jaiak San Kristobal auzoan. Jaietako lehen gauean heavy metal musika izan zen protagonista Iron What eta exKISSitos taldeen kontzertuei esker. Zapatu bete-betea agurtzeko Elsa Baeza eta Drindots taldearen emanaldiak izan zituzten eta atzo, berriz, Marmitako Txapelketarekin batera umeendako jarduerek eta DJ Arabaren musikak bete zuten eguna. Barixakuko kontzertuan eta marmitako txapelketan egindako argazkiak gure mediatekan ikusgai daude.