Agustin Zuluagaren "Cielito" tangoa interneten eskuragarri ipini du Ego Ibarrak

Agustin Zuluagaren "Cielito" tangoa interneten eskuragarri ipini du Ego Ibarrak
2018/01/19 eta kitto!
Eibartarrentzat horren berezia den "Cielito", Agustin Zuluaga Aldecoa musika-zuzendariaren lana online jarri du Ego Ibarra batzordeak, bere web orrian. Pieza horren audioa eta partitura originala, biak daude interneten, herritar guztientzat eskuragarri. "Cielito” tangoaren grabazioa Arrate Irratiari esker eskuratu du Ego Ibarrak eta Eibarko Musika Bandak 2008ko ekainaren 1ean eskaini zuen emanaldian grabatu zuten. Agustin Zuluaga Aldecoa, Durangon jaio zen 1899ko maiatzaren 15ean, baina umetatik Eibarren bizi izan zen. Eibarko Musika Bandaren zuzendari lanpostua oposizio bidez eskuratu zuen; Musika Akademiaren zuzendari izendatu zuen Udalak eta, aldi berean, 1913an sortutako Bretón orkrestaren zuzendaritza ere bere gain hartu zuen. Oso gazte, 35 urte besterik ez zuela hil zen.
cielito partitura