Aitor Buendiak Euskadi Gastronomia Saria jaso du

Aitor Buendiak Euskadi Gastronomia Saria jaso du
2018/05/29 eta kitto!
Radio Vitoriako kazetari eibartarrari aurtengo Euskadi Gastronomia Saria eman diote aipatutako emisoran zein Radio Euskadin emititzen den "La Ruta Slow" irratsaioagatik. Atzo Gasteizen egindako ekitaldian banatu zituen sariak Gastronomiaren Euskal Akademiak eta, gure kolaboratzailea Aitor Buendiari emandakoarekin batera, sukaldari onenaren saria Galdakaoko Andra Mari jatetxeko Zuriñe Garcia sukaldari nagusiari egokitu zitzaion eta zuzendari onenarena Donostiako eMe Be Garrote jatetxeko Rafael Moya sala zuzendariari. Aurrekoez gain, Bittor Arginzoniz sukaldariari eta Axpe erretegiari apu egiten dion "Etxebarri" liburuak jaso du gastronomiari buruzko argitalpen onenaren saria.