Aixolako urtegia %95ean dago beteta

Aixolako urtegia %95ean dago beteta
2022/09/15 eta kitto!
Gipuzkoako betetze-maila altuena duen urtegia da Aixolakoa, %95,13an baitago beteta, Radio Eibarrek atzo igorritako informazioaren arabera. Hala ere, iazko irailean baino ur gutxiago dago bertan, sasoi hartan betetze-maila %96,44koa zelako.

Probintziako beste urtegiak horrela daude: Ibiur (Tolosa) %78,84, Urkulu (Aretxabaleta) %74,41, Ibai-Eder (Beizama) %73,11, Arriaran (Beasain) %67,25, Barrendiola (Legazpi) %60,67 eta Lareo (Ataun) %50,52.