Alba Molinaren kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak eguenean

Alba Molinaren kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak eguenean
2017/02/13 eta kitto!
Datorren eguenean, otsailaren 16an,  Alba Molina zuzenean entzuteko aukera izango da Coliseoan, 20:30etatik aurrera hasiko den kontzertuan. Flamenkoan ikono diren Molina (gitarrajoleak) eta Montoia (kantari eta dantzariak) familien alaba “Alba canta a Lole y Manuel” lanarekin etorriko zaigu, berak dioenez inoiz egingo duen diskorik flamenkoenarekin. Gaztea den arren, artista honek oso ibilbide luzea egin du. Bakarkako bere lana kaleratu zuela 15 urte baino gehiago dira eta harrezgero musika estilo ugaritan trebatu da. Aurkeztuko duen lan hau “sentituena eta pertsonalena” dio. Sarrerak 12 euro balio du (%30eko deskontua, Coliseoaren Lagunak txartelarekin).