ALFAko beharginek manifestazioa deitu dute biharko, 19:00etan Untzagatik abiatuta

ALFAko beharginek manifestazioa deitu dute biharko, 19:00etan Untzagatik abiatuta
2017/11/28 eta kitto!
ALFA taldea osatzen duten altzairu eta aluminio fundizioetako eta mekanizatuetako beharginen batzordeak aste honetarako hiru greba egun eta datorren asterako beste bi gehiago deitzea erabaki zuen aurreko barixakuan, “30 eta 40 lagun bitarteko kaleratzeen mehatxua” dela eta. Langileen ordezkariek gaur azaldutako datuen arabera, “grebak jarraipen oso zabala, %92 ingurukoa izaten dihardu”. Horrekin batera, bihar arratsalderako manifestazioa deitu dute, 19:00etan Untzagatik abiatuta.

alfa langile borrokan