Alfako langileek lanpostuen aldeko mobilizazioekin jarraitzen dute eta biharko elkarretaratzea deitu dute

Alfako langileek lanpostuen aldeko mobilizazioekin jarraitzen dute eta biharko elkarretaratzea deitu dute
2018/01/12 eta kitto!
Errege Egunaren bezperan Untzagan elkarretaratzea egin eta gero Alfako beharginek zabaldutako idatzian aditzera emondakoaren arabera, urte berria 2017a agurtu zuten bezala, lanpostuen aldeko greba mugagabean hasi dute. Horrekin batera, urteko lehen astean grebak izandako jarraipenaren inguruko datuak eman zituzten, gauzak argitze aldera: enpresak berak egunero sinatutako aktak eskuan, aipatutako egunetan Alfa Precision Casting tailerrean beharrean jardun dutenek %33’59 osatzen dute. Alfa Precision Casting enpresaren likidazioa abenduaren 27an onartu zuen epaileak eta beharginek abenduaren 11an ekin zioten greba mugagabeari. Bihar arratsaldeko 17:30etarako Ipurua foball zelaian elkarrataratzea deitu dute. Jarraian beharginen idatzia osorik daukazue.

IMG_4628 IMG_4629