Hamabi eibartar izan ziren Lourdesen aurten antolatutako bisitan

Hamabi eibartar izan ziren Lourdesen aurten antolatutako bisitan
2022/07/19 eta kitto!
Urteroko erromesaldiari jarraituz, aurten ere hainbat lagun joan ziren gure herritik Frantzian dagoen Lourdeseko santutegira boluntario gisa erizain lanak egitera. Gipuzkoako Lourdeseko Abegitasun elkarteak egindako deialdiari erantzunez, hamabi laguneko taldea osatu zuten Eibarren erromesaldian parte hartu eta gaixoak zaintzeko lanak egiteko. Lourdesen onurak 1858an dute abiapuntua, toki hartan Bernadette Soubirous izeneko gazteak Amabirjina ikusi zuela esan zuenean, eta ordutik urtero hainbat erromesaldi egiten dira aipatutako tokira.