Amaia eta Ikerri babesa San Andres egunean ere

Amaia eta Ikerri babesa San Andres egunean ere
2017/11/30 09:47
eta kitto!
Ezarri dieten kartzela-zigorra dela eta, Iker Rokandioren lagunek “jasotzen ari den babesa” eskertu nahi dute eta, horrekin batera, elkartasuna adierazteko sinadurak biltzen jarraituko dutela azaldu nahi diote jendeari. Horren harira, ekitaldia antolatu dute gaurko, San Andres egunerako: 12:00etatik aurrera Untzaga plazan informazio mahaia jarriko dute eta sinatzeko aukera ere izango da. Gainera, Iker eta Amaiari elkartasuna adierazteko argazkia (personala, taldekakoa, koadrilakoa…) ateratzeko txoko bat ere egongo da. Eibartar guztiak animatu nahi dituzte “San Andres egunean tartetxo bat hartu eta Iker eta Amaiari babesa emateko gure mahaira gerturatzera”. Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandioren egoeraren berri ematen duen webgunean kasu honen inguruko informazio guztia daukazue.