Amaña, Iturburu eta La Salleko ikasleen bertso jaialdia hartuko du gaur Coliseo antzokiak

Amaña, Iturburu eta La Salleko ikasleen bertso jaialdia hartuko du gaur Coliseo antzokiak
2018/05/22 eta kitto!
Lehen Hezkuntzako ikasleek Bertsozale Elkartekoekin ikasturtean zehar ikasitakoa jendearen aurrean erakusteko saioak egingo dituzte aurten ere, Coliseo antzokiak hartuko dituen bertso jaialdietan. Atzo izan zen lehena,  Amaña, Iturburu eta La Salleko LHko 5. mailako ikasleen eskutik. Gaur, berriz, hiru ikastetxe horietako 6. mailakoak igoko dira taulara eta eguenean, berriz, Arrateko Andra Mari, San Andres, Urkizu eta Aldatzeko ikasleen txanda izango da. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira saioak.