Andra-gizonendako moda bertatik bertara erakutsi zuten Untzagako jubilatuek

Andra-gizonendako moda bertatik bertara erakutsi zuten Untzagako jubilatuek
2018/11/19 eta kitto!
Azaroa nagusiak omentzeko hilabetea da Untzagako jubilatu etxean eta, hori dela eta, jardueraz betetako egitaraua antolatu dute. Aurreko barixakuan El Corte Inglesak babestutako moda desfilea egin zuten eta, atsedenaldia girotzeko, Untzagako jubilatu etxeko gitarra taldeak hainbat kantu eskaini zituen. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.

Eguaztenean, 19:00etan, Nagusilan boluntarioen elkartekoek “Importancia del tiempo libre en la 3ª edad. Aprendamos a gestionar el tiempo libre” izenburuko hitzaldia emango dute. Eguenean, 16:00etan, bingo berezia egingo dute jubilatuek. Eta zapatuan, 12:30ean, Untzagako abesbatzaren partehartzea izango duen hildako bazkideen aldeko meza ospatuko dute San Andres elizan. Ondoren, 14:00etan Arratera igotzeko autobusa hartuko dute Ego-Gainen eta 14:30ean Kantabrian bazkaria hasiko da. Bazkalostean, 85 urteko eta 100 urtetik gorako bazkideei opariak banatuko dizkiete, Juanma Canok eta Maite Lorenzok antzezlana eskainiko diete eta, amaitzeko, nahi duten guztientzat dantzaldia egongo da.