Antzerki Jardunaldiek 20 talde eta 22 funtzio ekarriko dizkigute

Antzerki Jardunaldiek 20 talde eta 22 funtzio ekarriko dizkigute
2015/12/16 eta kitto!
Martitzenean aurkeztu zuten Antzerki Jardunaldien 39. edizioa Miguel de los Toyos alkateak, Patxi Lejardi Euskara eta Kultura zinegotziak, Mª Jose Telleria Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak eta Juan Ortega Eibarko Antzerki Jardunaldien arduradunak. Hogei talde ezberdinek hogeitabi funtzio taularatuko dituzte otsailaren 12an hasi eta martxoaren 16ra bitartean. Egitaraua Giza Estatuen XIV. edizioarekin abiatuko da, baina irekiera ofiziala "Buena gente" antzezlana taularatuko duen Veronica Forqué antzezleak emango dio, Coliseoan. Betiko lez, talde eta lan guztiak "kalitatezkoak" izango dira eta euskal antzerkigintzak ordezkaritza zabala izango du.
Asteburuan ekingo zaio sarreren salmenta bereziari, zapatu eta domekan Untzagako jubilatu etxean (10:00etatik 16:00etara) eta astelehenean Coliseoan, 10:00etatik 14:00etara. Hortik aurrera Coliseoko leihatilan ohiko ordutegian erosteko aukera egongo da (astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara eta barixakuetan 21:00etatik 22:00etara). Eta bihartik aurrera interneten ere salduko dituzte, www.kutxabank.es helbidean. Bestalde, gogoan izan Kaixo Kultura bonoarekin 15 euroko deskontua eskuratu daitekeela. Jarraian, egitaraua osatzen duten antzezlanak zeintzuk diren eta noiz taularatuko dituzten ikus dezakezue.

39. Antzerki Jardunaldiak

- Otsailak 12, barixakua
17:00: XIV. Giza Irudien erakustaldia (M.P.C.). Untzaga eta Toribio Etxebarria kalean.

- Otsailak 15, astelehena
19:00: Irekiera-ekitaldia: "La alegría del actor" hitzaldia, Verónica Forqué-ren eskutik. Sarrera librea. Coliseoan.

- Otsailak 16, martitzena
20:30: "Buena Gente" (Carlos Lozano / Som Produce / Milonga Prod.) Coliseoan. 15 €

- Otsailak 18, eguena
20:30: "Edipo" (Companhia Do Chapitô). Hezkuntza Esparruan. 12 €

- Otsailak 19, barixakua
20:30: "La boda de Betty Blue" (GluGlu Prod). Coliseoan. 12 €

- Otsailak 20, zapatua
20:30: "El verdugo" (Carro de Thespis, unibertsitarioa). Hezkuntza Esparruan. 5 €

- Otsailak 22, astelehena
20:30: "Heroiak" (Txalo Prod). Coliseoan. 12 €

- Otsailak 23, martitzena
20:30: "Distancia siete minutos" (Titzina Teatro). Coliseoan. 12 €

- Otsailak 26, barixakua
20:30: "Zic-Zag" (Joseph Collard). Hezkuntza Esparruan. 15 €

- Otsailak 27, zapatua
17:00: "Moby Dick" (Gorakada haur antzerkia). Coliseoan. 5 €

- Otsailak 28, domeka
20:30: "¡Como en casa ni hablar!" (Faemino y Cansado). Hezkuntza Esparruan. 15 €

- Otsailak 29, astelehena
20:30: "¡Como en casa ni hablar!" (Faemino y Cansado). Hezkuntza Esparruan. 15 €

- Martxoak 1, martitzena
20:30: "Teresa, miserere gozoso" (Teatro Corsario). Coliseoan. 12 €

- Martxoak 4, barixakua
20:30: "Arte de las putas" (Teatro del Temple). Coliseoan. 12 €

- Martxoak 5, zapatua
20:30: "Chihuahua Cabaret" (Teatro Mutante). Hezkuntza Esparruan. 12 €

- Martxoak 6, domeka
17:00 eta 20:30: "Conjuro" (Yunke Magia Teatro). Coliseoan. 15 €

- Martxoak 8, martitzena
20:30: "Páncreas" (Concha Busto Prod. / CDN / Tartean T. / Fernando Cayo). Coliseoan. 12 €

- Martxoak 10, eguena
20:30: "Pankreas" (Tartean Teatroa). Coliseoan. 12 €

- Martxoak 11, barixakua
20:30: "Barbecho" (Natxo Montero Danza). Coliseoan. 12 €

- Martxoak 12, zapatua
17:00: "El niño erizo" (La Machina Teatro Infantil). Coliseoan. 5 €

- Martxoak 13, domeka
20:30: "Objetos perdidos" (Narruzko Zezen, unibertsitarioa). Hezkuntza Esparruan. 5 €

- Martxoak 16, eguaztena
20:30: "Etxekoak" (Huts / Artedrama). Coliseoan. 12 €