Antzinako Eibar gogoratzeko argazki erraldoiak ipintzen hasi dira

Antzinako Eibar gogoratzeko argazki erraldoiak ipintzen hasi dira
2017/12/18 13:56
eta kitto!
Herriaren memoria bisuala indartzeko asmoz, Eibarko hainbat tokitan argazki erraldoiak ipintzen hasi dira gaur, Ego Ibarra batzordearen aurtengo lan-plangintzaren barruan. Idoya Sarasketa Ego Ibarra batzordeburuak, Juan Luis Mardaras SD Eibarko presidente ohiak eta Jon Arregi SD Eibar Fundazioaren arduradunak gaur goizean udaletxean eskainitako prentsaurrekoan azaldu dutenez, “aurtengo aurrekontuaren barruan sei argazki ipintzeko asmoa daukagu, lehen hirurak gaur bertan: bat Ipuruako foball zelaiaren sarreran, beste bat Untzagako jubilatu etxearen fatxadan eta hirugarrena, berriz, Karmengo eliza aldameneko horman”. Proiektuak SD Eibar Fundazioaren dirulaguntza jaso du eta aurrekontua 18.000 eurokoa da. Fundazioko arduradunaren berbetan, “foballetik kanpora dauden proiektuetan laguntzeko aukerarekin pozik gaude, are gehiago emakumeak foballean erakusten duen argazkiaren kasuan”. Izan ere, Ipuruan ipiniko duten argazkian Eibar emakumeen foball taldea ikus daiteke, Ipuruan bertan, 1971an ikastolaren alde jokatutako partiduan. Untzagako jubilatu etxean ipinitako irudia, berriz, 1910. urtekoa da eta jubilatuek aukeratu dute. Eta Karmeliten aldamenekoa, berriz, 1960. urteko panoramika bat da. Esan dutenez, argazkiek luzaroan iraun dezaten tratamendu berezia eman diete, euritik eta bestelakoengandik babesteko.

karmen kaleanneskak ipuruan 2 neskak ipuruan