Aratosteetako argazki lehiaketako saria Guridi tabernakoentzat

Aratosteetako argazki lehiaketako saria Guridi tabernakoentzat
2020/02/28 11:14
eta kitto!
Aratosteetarako antolatu dugun argazki lehiaketako irabazlea irudian ikusten duzuen Guridi tabernako lantaldea izan da, Instagram bitartez gurekin partekatu duen argazkiari esker. Tabernarako landu zuten dekorazioa aprobetxatuta, “El Conquis” saioko pertsonaien azalean sartu eta, argazkian begibistakoa den bezala, kanpamendu “pobreenean” egon arren, Aratosteetan behintzat alaitasuna nagusi izatea lortu zuten. Zorionak!