Aratosteetako lehiaketako irabazlea gaur etorri zaigu ...eta kitto!-ra sari bila

Aratosteetako lehiaketako irabazlea gaur etorri zaigu ...eta kitto!-ra sari bila
2018/02/15 eta kitto!
Atzo gauean egin genuen ...eta kitto! astekariak Aratosteetarako antolatzen duen lehiaketako zozketa eta Eneko Illarramendiri egokitu zitzaion saria. Horren berri emateko albistea gure webgunean argitaratu eta irabazlea segituan ipini zen gurekin kontaktuan, saria noiz eta nola jaso behar zuen galdetzeko eta gaur bertan etorri da sari bila bulegora. Argazkian ikusi dezakezuen moduan, Enekok pozarren hartu ditu opariak: jantzita duen ...eta kitto!ren kamiseta aukeratu du berarentzat eta horrelako beste bat eraman du, norbaiti oparitzeko asmoz. Zorionak eta hurrengoan ere animatu parte hartzera!