Argazki rallyko irabazleek bihar jasoko dute saria

Argazki rallyko irabazleek bihar jasoko dute saria
2016/07/04 eta kitto!
Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeak antolatutako "Argazkilaritza Maiatzean" egitaraua itxi zuen rallyko irabazleak aukeratu dituzte. Koloretan, lehen saria Igor Froilan Aranzamendik eskuratu du, bigarrena Imanol Manterola Odriozolak eta hirugarrena Patxi Irazabal Campok. Horrez gain, Eibarko onena Zigor Astigarraga Pinedo aukeratu dute eta argazkilari gazteari saria, berriz, Eneko Zengotita Ramosentzat izan da. Eta zuribeltzean, lehen saria Jose Luis Irigoienek irabazi du, bigarrena Igor Froilan Aranzamendik eta hirugarrena Carlos Romero Bilbaok. Irabazleei bihar iluntzean, 20:00etan banatuko dizkiete sariak Klub Deportiboan.