[ARGAZKIAK] Baserrietara koko-eskean joan ziren koko-dantzari eta koko-marruak

[ARGAZKIAK] Baserrietara koko-eskean joan ziren koko-dantzari eta koko-marruak
2020/02/17 eta kitto!
Zaldibarko zabortegian gertatzen ari den guztiarekin, zapatu arratsaldean bertan behera laga zuten koko-konpartsen kalejira. Hala ere, goizeko koko-eskea egin zuten, nahiz eta aurreikusita zegoena baino geroago hasi. Izan ere, irten ala ez, zalantzatan ibili eta gero, azkenean goizeko planarekin aurrera egitea erabaki zuten, Kezka dantza taldeak berak Twitterren azaldu zuenez: “Gaur goizean koko-dantzak baserrietan izango gara, bizimodua aire zabalean egiten duten baserritarrekiko begirunez, haiek ezin dira ezkutatu, eta guk elkartasuna eskaini nahi diegu beraien ondora etorriz”. GOIZEAN FERNANDO RETOLAZAK EGINDAKO ARGAZKIEN BILDUMA HEMEN DAUKAZUE.