[ARGAZKIAK + BIDEOA] Jendetza Martxoaren 8ko elkarretaratzean

[ARGAZKIAK + BIDEOA] Jendetza Martxoaren 8ko elkarretaratzean
2019/03/08 eta kitto!

Hainbat ekintza antolatu dira herrian gaur, Martxoak 8, emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko eta eskubide horiek betetzea eskatzeko. Gauerdian hasi den Greba Feministaren harira 08:00etan emakume* ikasleak grebara gehitu dira eta 10:30ean emakumeek* kaleak hartu dituzte. 12:30ean elkarretaratzea egin da Untzagan eta jendetza bildu da bertan.

Eguneko egitaraua, hala ere, ez da amaitu eta elkarretaratzea amaitzean pikete femisten txanda iritsi da. 14:30ean topa eta bazkari autogestionatua egingo dute (bakoitzak berea eramango duelarik), eta 17:00etan eta 18:30ean zaintza-tailerra eta Irradaka dantza-tailerra egingo dira, hurrenez hurren (ez mixtoak). 20:00etan manifestazioaren ordua izango da, 'Heterokapitalismo patriarkalari planto!' goiburuarekin (mixtoa, emakumeak aurrean). Amaitzeko, ekitaldia eta akelarrea egingo da Untzagan.

Hemen argazki bilduma

[video width="1920" height="1080" mp4="https://etakitto.eus/wp-content/uploads/2019/03/Martxoak-8-low.mp4"][/video]