[ARGAZKIAK] Arrateko jaietako argazki bildumak MEDIATEKAN ikusgai ipini ditugu

[ARGAZKIAK] Arrateko jaietako argazki bildumak MEDIATEKAN ikusgai ipini ditugu
2019/09/09 eta kitto!
Asteburua tartean, Arrateko jaietako egitaraua beste batzuetan baino luzeagoa izan da aurten, gazteak zapatu eguerdian ospatzen hasi ziren eta: herri-bazkaria, jolasak, trikipoteoa... eta gauean, berriz, musika izan zen protagonista, Masta Quba eta Mariev, Lisabö, Amparanoia eta DJ Okerrekoren eskutik. Horrez gain, Arrate bezperan herri-kirol saioa egin zuten arratsaldean eta gauean, berriz, urteroko martxan giro ederrean joan zen ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egindako bertso-afaria. Bestalde, atzo Arrate eguna euritsu hasi zen, baina eguerdirako eguzkia azaltzen hasi zen eta, azkenean, egun ederra geratu zen Arrate gainean. JAIETAKO ARGAZKI BILDUMAK GURE MEDIATEKAN IKUS DITZAKEZUE.

Arrateko Jaiak 2019_Txosnetako egitaraua

Arrateko Jaiak 2019_Herri kirolak+Bertso-afaria

Arrateko Jaiak 2019_Arrate Eguna

https://youtu.be/FQBD5Bt6mxw