[ARGAZKIAK+BIDEOA] Arratsaldeko 19:00etan bueltatuko da Sagardo Eguna Untzagara

[ARGAZKIAK+BIDEOA] Arratsaldeko 19:00etan bueltatuko da Sagardo Eguna Untzagara
2019/10/05 eta kitto!
Primerako jai giroa nagusitu da eguerdian Untzaga plazan, Sagardo Egunaren lehen zatian (ARGAZKI BILDUMA GURE MEDIATEKAN IKUSGAI DAUKAZUE). ...eta kitto!Euskara Elkartearen eskutik urtero urriko lehen zapatuan ospatzen den sagardoaren inguruko jaia 26. ekitaldira ailegatu da aurten. Ohikoari jarraituz, bazkaltzeko ordura arte 13 sagardotegitatik ekarritako sagardoa edateko aukera ondo baino hobeto aprobetxatu du Untzaga plaza bete duen jendeak eta arratsaldean ere hala egin ahal izango du nahi duen guztiak, 19:00etatik aurrera, sagardo botila guztiak hustu arte. Aurtengo jaia hasi aurretik, ...eta kitto! Euskara Elkarteak Aitor Gorosabel musikariari omenaldia egin nahi izan dio, euskeraren alde egindako lanarengatik eta berak pozarren hartu du Esther Galartzak egindako oroigarria, Ekaitz Olaizola ...eta kitto! Euskara Elkarteko presidentearen eskutik, BIDEO HONETAN IKUS DEZAKEZUEN MODUAN:

https://youtu.be/aIHW1aKnsno