[ARGAZKIAK+BIDEOAK] Jaiarekin ederto gozatu eta gero, gaur agurtuko ditugu Aratosteak

[ARGAZKIAK+BIDEOAK] Jaiarekin ederto gozatu eta gero, gaur agurtuko ditugu Aratosteak
2019/03/05 07:26
eta kitto!
Eguen Zuria herriko ikastetxeetako umeek kolore biziz jantzi zuten eta asteburuan, eguraldia lagun, helduak ere giro ederrean murgildu ziren jaian. Barixaku Erregularrean Hungariako kaldereroen kalejirak Urkizutik Untzagara bitarteko ibilbidea bete zuen kantu eta dantza artean. Aratosteetan ondoen apaindutako taberna Koskor zela erabaki zuen epaimahaiak, Ametsari aipamen berezia eginda. Gauean, berriz, kontzertua eman zuten Los Chivatos de Ana Frank taldekoek. Aratoste Zapatuan eguerditik aurrera jaia kalera irten zen koko-jantzitako familia eta koadrilen partehartze handiarekin. Kalejirako talde irabazlea, berriz, Euskonautak izan zen. Eta domeka goiza Usartza Txistulari Taldearen kalejirak alaitu eta gero, arratsaldeari musika Arno DJk ipini zion, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako play-back lehiaketan. ASTEBURUKO ARGAZKIAK IKUSTEKO JOAN GURE MEDIATEKARA.

Gaur da Aratosteetako azken eguna, baina arratsalderako antolatu dituzten jarduerek gozatzeko aukera emango digute jaiak agurtu baino lehen: 17:00etatik 18:30era, Untzagan umeendako jolasak egingo dira, Astixaren eskutik; 18:30ean, berriz, sardinaren entierru txikia, trikitilariek lagunduta; 19:00etan umeendako diskoteka, Untzagako karpan,  Arima Cool Tour taldearekin; eta Untzagako jubilatuek dantzaldia eta koko-jantzi lehiaketa antolatu dituzte 19:15etarako. ASTEBURUKO GIROA BIDEO HAUETAN JASO DUGU: 

https://youtu.be/Gz9mv2jX3W4

https://youtu.be/CPv-J2c4JiM