Argiak, dantza emanaldia eta tarta erraldoia Gabonetako kanpainari ekiteko

Argiak, dantza emanaldia eta tarta erraldoia Gabonetako kanpainari ekiteko
2019/11/22 eta kitto!
Gaur ekingo diote Gabonetako kanpainari Eibarko El Corte Inglesekoek, 18:00etan hasiko den fatxadako argiak pizteko ekitaldiarekin. Dendako arduradunekin batera Udaleko ordezkariek ere hartuko dute parte eta, gainera, dantza saioa eskainiko dute Nerea Lodosak zuzentzen duen Neledantza taldekoek. Plana biribiltzeko, eta gure herrian El Corte Inglesak ateak zabaldu zituela martitzenean 10 urte beteko direla ospatzeko, ekitaldira doan jendearen artean 1.000 razioko tarta banatuko dute, doan, cavarekin lagunduta.