Arragueta kalea trafikoarentzat zein oinezkoentzat zabaldu dute

Arragueta kalea trafikoarentzat zein oinezkoentzat zabaldu dute
2019/11/19 13:19
eta kitto!
Aurreikusita zegoen moduan, gaur goizean zabaldu dute errepidea Arragueta kalean eta oinezkoek ere bertatik ibiltzeko aukera izango dute aurrerantzean. Kale horretan etxeak eraisteko beharrean jarraitzen dute, baina makinak errepidetik kendu eta erausketa lanak kalearen beste aldetik jarraituko dituzte.