Arrate eta ingururako Plan Bereziari buruzko lehen eztabaida-tailerra gaur izango da

Arrate eta ingururako Plan Bereziari buruzko lehen eztabaida-tailerra gaur izango da
2017/01/25 eta kitto!
Arrate, Kalamua eta Santakurutz Babestu eta Zaintzeko Plan Berezia gero eta gertuago dagoela eta, udalak parte hartzeko jardunaldiak antolatu ditu, “herritarrek plana idazteko ideiak eta proposamenak” egiteko aukera izateko. Lehen saio irekia gaur arratsaldean (urtarrilak 25) izango da, 18:00etatik 20:00etara Portalean eta gaurko eztabaida-tailerrean Santakurutz, Ixua eta Kalamuaz hitz egingo dute. Bigarren saioa, berriz, datorren astean izango da (otsailaren 1ean), ordu eta toki berean eta horretan Arrateri buruz eztabaidatuko dute.