Arratsalde osoan ibili dira kalejiran, Santa Agedari koplak kantatzen

Arratsalde osoan ibili dira kalejiran, Santa Agedari koplak kantatzen
2020/02/04 eta kitto!
Gaur Santa Ageda bezpera dela eta, ohiturari jarraituz kalejiran irten dira  herriko hainbat talde, koplak kalerik kale kantatzera (ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN). Juan Bautista Gisasola musika eskolako ikasle eta irakasleak izan dira lehenak, 17:00etan Portaletik abiatu den kalejirarekin.

https://youtu.be/rO0n2h-ZeAo

Azken urteotan bezala,  …eta kitto! Euskara Elkarteak santaeskea egin du Urkizun eta inguruan, soinujoleek eta Eibarko Kantuzaleak taldekoek lagunduta.

https://youtu.be/Yf6samEvPjI

Kaleetan Kantuz taldekoak ere Urkizutik irten dira kantu-kalejiran.

https://youtu.be/lLsNS0Uo8Ow

Eta azken kalejira Sostoa abesbatzarena izango da: 20:00etan hasiko da. Koskor taberna aldameneko eskaileretan denak elkartu eta gero, Urkizura jaisten joango dira, ohiko ibilbideari jarraituta (Kultu, Ibarkurutze, Urkizu).

https://youtu.be/UobgoGqfErQ