Arrazakeriaren kontrako neurriak hartzea eskatu dute SOS Arrazakeriak eta Zas sareak, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko egunean

Arrazakeriaren kontrako neurriak hartzea eskatu dute SOS Arrazakeriak eta Zas sareak, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko egunean
2017/03/21 eta kitto!
Gaur, martxoak 21, Arraza Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da eta, horren harira kaleratutako agirian, SOS Arrazakeria Federazioak eta Zas Zurrumurruen kontrako sareak euren ardura agertu nahi izan dute, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako borrokan egoerak okerrera egin duelako. Mikel Mazkiaran SOS Arrazakeriako idazkari nagusiaren berbetan, "azken 12 hilabeteotan Europan zein AEBetan izugarri zabaldu dira gorrotora bultzatzen duten diskurtsoak buruzagi politikoen ahotan eta, horren eraginez, populazioaren zati handi batek eguneroko bizitzan diskriminazioa jasan behar izaten du". Horren adibidea Avramopoulus komisarioak kide diren estatuei Lotsaren Direktiba zorrotz betetzeko proposamenak liratekeela diote.
Horrekin batera, SOS Arrazakeriak Nazio Batuekin bat egin nahi du mugetan arraza, etnia, jatorri, erlijio eta antzerakoen arabera egiten dituzten gehiegikerien salaketan eta, orohar, arrazakeria, arraza diskriminazio, xenofobia eta errefuxiatu zein etorkinen kontrako ekintza guztiak gaitzesteaz haratago, horrelakoekin amaitzeko neurriak hartzea exijitzen du.