Asier Cuevas herri-lasterketak ia 200 korrikalariren parte-hartzea izan zuen

Asier Cuevas herri-lasterketak ia 200 korrikalariren parte-hartzea izan zuen
2019/10/14 15:27
eta kitto!
Zapatuan jokatu zen Asier Cuevas herri-lasterketaren zazpigarren edizioa (LASTERKETAKO ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN DAUDE IKUSGAI). Klub Deportiboko atletismo batzordeak antolatutako probak ia 200 parte-hartzaile izan zituen eta, betiko moduan, korrikalariek 7’5 kilometroko ibilbidea bete zuten, herriko kaleetan zehar, Toribio Etxebarria kalean hasi eta amaituta. Sailkapen orokorrean, lehena helmugaratzen Elorrioko David Rua Sanchez (0:24:42) izan zen, bigarrena Pello Osoro Gutierrez (0:24:47) eta hirugarrena Julen Teran Belastegi (0:24:49). Eta emakumeetan, lehena Aitziber Urkiola Zendoia izan zen (45. postuan, 0:31:14), bigarrena Garazi Korta Aizpurua (50. postuan, 0:32:11) eta hirugarrena Maialen Zubizarreta Gisasola (53. postuan, 0:32:25). SAILKAPEN OROKORRA IKUSTEKO HEMEN SAKATU.