Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria

Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria
2016/04/12 eta kitto!
Gaur jakinarazi dutenez, Asier Serranok irabazi du Xabier Lete Poesia Saria, "Linbotarrak" lanarengatik. Eibartarrak Jose Ramon Andaren eskultura bat eta 12.000 euro jasoko ditu eta saritutako lana Pamiela argitaletxeak emango du argitara, aste gutxi batzuk barru. Serranok orain dela gutxi Irun Hiria poesia lehiaketa irabazi zuen "Ate osteko itzalak" lanarekin.