Asier Serranoren “Linbotarrak” Harixa Emoten-en

Asier Serranoren “Linbotarrak” Harixa Emoten-en
2016/11/15 eta kitto!
Harixa Emoten, euskarazko irakurle taldeak gaur egingo du hurrengo saioa,19:00etan Portalean. Azaroko solasaldian aztertzeko aukeratu duten liburua “Linbotarrak” da eta Asier Serrano lanaren egilea gonbidatu dute, berak idatzitakoari buruz berba egiteko. Pamiela argitaletxeak argitara eman duen "Linbotarrak" poemarioak Xabier Lete III. poesia saria eman zion eibartarrari aurtengo apirilean eta, Joxerra Gartzia epaimahaiko kideak esandako moduan, "linboaren metaforak besterik iradoki balezake ere, ez da hemen aingeru konturik batere. Aitzitik, arras kontu mundutarrak dira poemotan jorratzen direnak, eguneroko jokabideetatik hasi eta kritika sozial eta politikorainoko esparru guztian".
harixa_serrano-2