Asteburu honetatik hasita Ipurua kiroldegian domeketan patinatzeko aukera egongo da

Asteburu honetatik hasita Ipurua kiroldegian domeketan patinatzeko aukera egongo da
2019/10/31 09:29
eta kitto!
Domeka honetatik aurrera “Patinak Ipuruan” ekimena eskainiko dute Ipurua kiroldegian, 17:45etik 19:45era bitartean, patinatzera joan nahi duten guztiek horretarako aukera izan dezaten. Martxora arte egongo da martxan domeketako patinatzeko pista, honako egunetan: azaroaren 3, 10, 17 eta 24an; abenduaren 1, 8, 15 eta 22an; urtarrilaren 12, 19 eta 26an; otsailaren 2, 9, 16 eta 23an; eta martxoaren 1, 8, 15, 22 eta 29an.

Bestalde, Kirol Patronatotik honako arauak bete beharra dagoela gogorarazi nahi du:

- Umeei patinak jartzea guraso edo tutoreen ardura izango da, eta ez begiraleena.

- Pistan ezin daiteke jan edo edan.

- Patinak bakarrik pistan erabili ahal izango dira.

- Umeen gauzen ardura (erropak, jostailuak…) guraso edo tutoreena izango da.

- Ezin da patinak ez diren bestelako jostailurik (motor txikiak, patineteak…) ekarri, begiraleak eskatzen ez baditu.

- Begiraleak ez dira pistatik kanpo (gradetan, pasilloetan…) dauden umeetaz arduratuko.