Asteburuan poliziaren presentzia handituko dela adierazi du alkateak

0    Berriak 
ETA KITTO ETA KITTO
Asteburuan poliziaren presentzia handituko dela adierazi du alkateak
ETA KITTO 2021, Api 30

Aurreko asteburuan zeresana eman zuten irudiak zabaldu ziren sare sozialetan. Bertan, Untzagako harmailak jendez beteta ikusten ziren eta, parean, Ertzaintzaren auto batzuk.

Jon Iraola alkateak kezka adierazi zuen bertan ikusten zenaren inguruan eta orain, Udaltzaingoarekin eta Ertzaintzarekin bildu ondoren, asteburura begira bi neurri hartu dituztela adierazi du Twitter bitartez.

Alkateak esandakoaren arabera, Ertzaintzak Eibarko sarbideak kontrolatuko ditu bihar arratsaldean eta Udaltzainen presentzia handituko da jende-pilaketak egon daitezkeen guneetan.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »