Astekariaren 1.237 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.237 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/07/21 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.237 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: abuztuan Eibarren eskainiko dituzten bisita gidatuei buruzko informazio guztia; Iker Galartza aktore eta pailazoaren eskutik zirkuaren magia Euskal Herriko txoko guztietara zabaltzen ari den Gure Zirkuari buruzko erreportaje zabala; aurreko barixakuan Sosola baserrian egindako gari-jotzea; udan plazatik plazara ibiliko den Lisker taldeko Jabi Zabalarekin egindako elkarrizketa; bi urtez bertan behera gelditu den Oporrak Bakean egitasmoari buruzko informazioa; beroari aurre egiteko aukera ederra ematen duten igerileku eta hondartzei buruzko erreportajea; Debabarrenean uda honetan egingo diren jai, musika, zine eta bestelako emanaldiak biltzen dituen agendari buruz jakin beharreko guztia; eta udako ordutegi bereziak, farmaziei buruzko informazioa eta bestelako informazio erabilgarria.

Bestalde, bihar banatuko dugun aldizkaria ikasturteko azkena izango da, hurrengo alea irailean, Arrateko jaiak baino lehen kaleratuko dugu. Ordura arte www.etakitto.eus webgunean eta sare sozialetan jarraituko dugu herriko albisteen berri ematen, uda ona pasa!

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.