Astekariaren 1.249 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.249 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2022/11/24 21:27
eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.249 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: San Andres egunaren aurretik, asteburu honetarako antolatu dituzten ekitaldi eta jaialdiak; Txistorraren Egunaren XVIII. edizioa; XXVIII. San Andres Saria Bakailao Txapelketa; San Andres bezperarako Jaixak Herrixak Herrixandakok prestatu dituen jarduerak; eta San Andres egunerako egitaraua,  XLIII. San Andres Azokari buruzko informazio guztia barne; Euskaraldia Eibarren nola ari garen bizitzen; herriko musikoek Santa Zeziliaren omenez egin dituzten kalejira eta emanaldi bereziak; Hankamotxak bertso eskolari buruzko elkarrizketa; Karmen kalean, karmeldarren lokalean, etxerik gabekoentzat martxan dagoen Eibarko neguko dispositibo edo aterpetxeari buruz jakin beharreko guztia kontatu digu bertan lanean ari den Nagore Cid Alzibarrek; sortzaile eibartarrek kaleratu berri duten lanak biltzen dituen erreportajea; eta abenduaren 3an ospatuko dugun Euskararen Egunerako Eibarko euskalgintzak prestatu duen egitaraua.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.