Astekariaren 1.256 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.256 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2023/01/26 22:16
eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.256 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Bilduk sozialisten udal aurrekontuaren zirriborroari egin dizkion zuzenketa eta proposamenak; uztailetik itxita egon den Orbea kiroldegiko spa zerbitzua berriz martxan dago; astelehenean aurkeztu zituzten XLVI. Eibarko Antzerki Jardunaldien inguruan jakin beharreko guztia, programatutako lan guztiak barne; San Blas egunaren inguruan gurean ditugun ohiturak eta opilak bedeinkatzeko herriko eliza guztietan ospatuko diren mezen ordutegia; Debabarreneko Gazte Koordinadora Sozialistako Ander Arrizabalagarekin elkarrizketa, zapaturako deitu dituzten mobilizazioen atarian; “El término empatía y su aplicación en la consideración hacia los animales no humanos” liburua idatzi duen Maider Cenitagoya filosofo gaztearekin elkarrizketa; kalefakzioen gehigarri berezia, neguko hotzari aurre egiten laguntzeko informazio eta aholkuekin; Debabarreneko Komunikazio Taldeak elkarlanerako martxan duen egitasmoaren barruan, eskualdeko beste aldizkarietan ere kaleratuko den erreportajea, minbiziaren gaia eta haren inguruko tabuak ikuspegi feminista eta eraltzailetik lantzeko Lasarte- Orian sortu zen Inurria elkarteari buruzko informazioarekin; Eibar Juggerreko Kluben Munduko Txapelketako egoitza izango da uztailaren 21etik 23ra eta, kirol horri buruz gehiago jakiteko, Jessica Ots eta Rousse Garcia, Arima Galduak Eibarko jugger taldeko kideengana jo dugu; Aratosteetan egingo den play-back lehiaketa; baita Udalak antolatutako Aratosteetako kalejira eta lehiaketa; eta datozen egunotarako eskaintza kulturala.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU.