Astekariaren 1.261 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue

Astekariaren 1.261 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue
2023/03/02 eta kitto!
Bihar etxeko buzoietan banatuko dugun …eta kitto! astekariaren 1.261 zenbakia Interneten irakurtzeko moduan daukazue, asteroko moduan aldizkariaren edizio digitala www.etakitto.eus web orrian eskuragarri dago eta. Ale honetan landu ditugun gaien artean, besteak beste, hauek aurkituko dituzue: Udalak euskararen sustapenerako aurreikusi dituen inbertsioak; Emakumearen Nazioarteko Egunerako Eibarko Martxoaren 8ko lantaldeak osatu duen egitarauaren aurkezpena; egitarau horren baitan, aste honetan Arrate Kultur Elkartean egin den ‘Raquetistas. Gloria, represión y olvido de las pelotaris profesionales’, Olatz Gonzalez Abrisketaren liburuaren aurkezpena; ama eta familiaren zati bat Eibarkoak dituen Amat Vallmajor zine zuzendariarekin elkarrizketa, “Mision a Marte” pelikularen inguruan; Klub Deportiboaren eskutik martxan dauden Mendi Jardunaldiak; Antzerki Jardunaldien eskutik datozen egunotan ikusi ahalko diren antzezlanak; eta Aitor Bengoetxea UEUren zuzendari berriarekin elkarrizketa.

Aldizkariaren PDF-a jaisteko HEMEN SAKATU