Astelehenean abiatuko den Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat egitera gonbidatuta gaude eibartarrak

Astelehenean abiatuko den Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat egitera gonbidatuta gaude eibartarrak
2020/04/17 eta kitto!
Etxe-barruko hizkuntza ohituren aldaketa bultzatu eta euskera gehiago erabiltzeko, astelehenean abiatuko da Etxealditik Euskaraldira ekimena. COVID-19ak eraginda bizi dugun egoera honetan ere euskera gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egiteko gonbita da ekimena, Rita Aldabaldetreku Euskaraldiaren koordinatzailearen berbetan: “Orain ditugun ia harreman gehienak hurbilekoekin ditugula jakinda, erabiltzen dugun hizkuntzaren gainean pentsatu eta aldaketak egiteko pausoa emateko aukera aproposa izan daitekeela iruditzen zaigu. Etxeko konfiantza giroan aldaketak egiten baditugu errazagoa izango da gerora, etxetik kanpo ditugun ohiturak aldatzen joatea”.

Eibarren AKEBAI-tik azaldu dutenez, "Euskaraldiaren koordinaziotik herritarrok parte hartzera, ariketaren parte aktibo izatera gonbidatu gaituzte. Hala, bideoak edo argazkiak sareratzera animatu nahi gaituzte, beti ere @euskaraldia aipamena eta #EtxealditikEuskaraldira traola baliatuta. Adi, beraz, eibartarrok!”. Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean garatuko da ekimena.

https://youtu.be/GLxyO-4NSrc