Atera dira Uda gaztetan (SURF) ikastaroetako onartuen zerrendak

0    Berriak 
ETA KITTO
Atera dira Uda gaztetan (SURF) ikastaroetako onartuen zerrendak
ETA KITTO 2021, Eka 03

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, udaleku irekia antolatu du. Surf ikastaroa eta jolasetan parte hartzeko zozketa burutu behar izan da.

72 nerabek izena eman dute Eibarko udalak antolatu duen Gaztetan Udan surf programan. Lehenengo txandarako 52 aurre izen emate jaso dira eta bigarren txandarako 20. Ekainaren 1ean arratsaldeko 7etan zozketa burutu zen udaletxeko batzar nagusian. Ondorengo estekan ikus dezakezu parte hartzeko aukera izango duten nerabeen izen abizenak.

1. txanda UZTAILAK 12tik 16ra

2. txanda UZTAILAK 19tik 23ra

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainak 16, Guraso bilerak: (Txanda 1- 17:00etan / 2 Txanda-17:30)

(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikula burutzeko lau dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Gaztetan udan

4.- COVID-19ari buruzko baimen informatua. 4.eranskina

Prezioa: 75€ nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »