Atzoko azokak ekin zion Debabarreneko V. Aste Ekologikoari

Atzoko azokak ekin zion Debabarreneko V. Aste Ekologikoari
2016/10/03 13:15
eta kitto!
Atzo Urkizun egin zen azoka ekologikoarekin ekin zitzaion aurten bosgarrenez antolatu duten Debabarreneko V. Aste Ekologikoari. Biolur eta Debemen elkarteek udalarekin batera antolatutako azokak jende asko erakarri zuen atzo goizean Urkizura eta, aurreko edizioetako martxari jarraituta, jendeak gure baserrietan ekoizten diren produktu ugariak ezagutu eta erosteko aukera izan zuen. Bestalde, azokari lotuta beste jarduera batzuk ere egingo dira: gaur arratsaldean, 18:00etatik 20:30era Elgoibarko “Txillarre ekodendan” sukaldaritza ikastaroa emango du Olaia Blanco sukaldariak eta eguaztenean, berriz, Ekoalboraz-en ekoizpena ikustera joateko bisita egingo da, hori ere Elgoibarren (18:00etatik 20:00etara). Biak doan izango dira, baina parte hartu nahi duenak aldez aurretik izena eman beharko du, Biolurrera deituta (943 76 14 47).

azoka-ekologiko-1 azoka-ekologiko-3 azoka-ekologiko-5 azoka-ekologiko-8 azoka-ekologiko-9 azoka-ekologiko-10 azoka-ekologiko-14 azoka-ekologiko-15 azoka-ekologiko-17 azoka-ekologiko-18 azoka-ekologiko-19 azoka-ekologiko-20 azoka-ekologiko-21 azoka-ekologiko-22 azoka-ekologiko-24